Bakion gaude, Bizkaiko itsasertzean. Hemen du Bizkaiko txakolinak bere jatorri garrantzitsuenetariko bat, izan ere, herri honen kokapen bereziak -kantauri itsasoak bustitako bailara babestuan, hegoaldera begira dauden maldetan aurkituko ditugu mahastiak- nortasun handiko mahatsa eman izan du urtetan zehar.
Etengabeko ikerkuntza eta saiakeretan oinarritu dugu mahasti, bodega eta destilategiko lana, eta horrek ezagun egiten gaitu. Barrikan fermentatutako txakolina, aparduna eta uxualak ditugu gure jardueraren emaitzen artean. Gaur egun, Txakolinaren Jatorri Izendura ezberdinek biltzen dituzten txakoligileen artean, destilategi bakarra gara.
