Ohi denez, Doniene Gorrondonak parte hartuko du Bartzelonan martxoaren 22tik aurrera ospatuko den Alimentaria ferian. Aurten, berrikuntza bat egongo da ardoen atalean, Vinorum izeneko gunea. Bertan, ferian dauden ardoen gehiengoa dastatzeko aukera emango zaio bisitariari. Doniene 2009 txakoli zuria gune berri horretan topa ahal izango duzue. Eta nola ez, zuen bixitaren zain edukiko gaituzue gure stand-ean(Intervinos-Euskadi-BizkaikoTxakolina).