Doniene Gorrondona Txakolina, garai bateko baserritk abiatuta gaur egun txakolingintza era profesional batetan birreskuratu duen bodega bat da. Bakion kokatuta, inguruko mahasti azalerarekin, bermatua du kalitatezko lehen gaia.
Doniene Gorrondona Txakolina

Bodega
Garai bateko baserritik abiatuta, gaur egun txakoligintza era profesional batetan birreskuratu dugun bodega gara. Baserriaren lehen erreferentziak 1852koak dira eta jada txakolina egiten zen bertan. Hala ere, pasa den mendeko 70. hamarkadan hasi zen bodega era profesionalago batean. Bizkaiko Jatorri Izendurako bodega aintzindarietako bat gara.