Doniene Gorrondona Txakolina, garai bateko baserritk abiatuta gaur egun txakolingintza era profesional batetan birreskuratu duen bodega bat da. Bakion kokatuta, inguruko mahasti azalerarekin, bermatua du kalitatezko lehen gaia.
Doniene Gorrondona Txakolina

Lantaldea
Lau pertsonek osatzen dugu lantaldea. Gure proiektua aurrera ateratzeko jarduera ezberdinak ahalik eta hobekien kudeatzen saiatzen gara. Hala, mahats kopuru handi baten ekoizle zuzenak gara, bataz beste urteko 70.000 litro txakoli ekoizten dugu, bodegako patxak probesten ditugu uxuala egiteko, bixita eta dastaketak antolatzen ditugu eta guztia komertzializatzeko bideak lantzen ditugu.

