Doniene Gorrondona Txakolina, garai bateko baserritk abiatuta gaur egun txakolingintza era profesional batetan birreskuratu duen bodega bat da. Bakion kokatuta, inguruko mahasti azalerarekin, bermatua du kalitatezko lehen gaia.
Doniene Gorrondona Txakolina

Mahastiak
Gure mahastiak Bakion daude kokatuak. Itsasoko enbaten babes bila eta eguzkiaren berotasunaz ahalik eta hoberen baliatzeko, hegoaldera begira dauden maldak dira mahastien kokalekuak. Hondarrabi zuria eta hondarrabi beltza dira lantzen ditugun mahats barietateak.
Klimak eta orografiak baldintzatzen dute zonalde honetako mahastigintza. Ahalegin berezia eskatzen dute uzta ona batzekotan. Inausketa, mahats batzea eta beste hainbat behar eskuz egiten ditugu.

