(+34)94 6194795 | bixitak@donienegorrondona.com

  • Panorámica desde Torrezar
  • GORRONDONA BASERRIA
  • Irimingorrieta
  • EQUIPO GORRONDONA
  • bakio
  • PRODUCTOS 2023

GURI BURUZ

GURI BURUZ

Bakion gaude, Bizkaiko itsasertzean. Hemen du Bizkaiko txakolinak bere jatorri garrantzitsuenetariko bat: kokapen berezia du parajeak, kantauri itsasoak bustitako bailara babestuan, hegoaldera begira dauden maldetan aurkituko ditugu mahastiak. Bertako lurretan landatutako mahatsondoek nortasun handiko ardoak ekoizteko aukera eamten dute.

Natura eta mahastigintza ulertzeko era zentzuduna da gure lanaren oinarria,

 

Informazio Gehiago

BIXITATU DONIENE GORRONDONA

BIXITATU DONIENE GORRONDONA

MARTXOAK 24 13:30tan KAIXO BIXITA EGINGO DUGU. EMAN EZAZU ZURE IZENA!!

Etengabeko ikerkuntza eta saiakeretan oinarritu dugu mahasti, bodega eta destilategiko beharra, eta horrela ekimen ezberdinak ditugu gaur egun martxan: txakoli beltza errekuperatu, ardoen ontze prozesua landu, apardun baten ekoizpena eta patxen destilazioa besteak beste

Hurbiletik ezagutu gura izanez gero, urte osoan zehar bixitatu gaitzakezu

Informazio Gehiago

Nuestros Proyectos

HONDARRABI proiektua hasi da ematen lehen aleak

HONDARRABI proiektua hasi da ematen lehen aleak

Gure lehen urratsetatik hasi ginen ingurugiroari garrantzia ematen. Argi eduki dugu beti, bere errespetuan datzala gure produktuaren, mahatsaren, kalitatea. Horregatik gure egunerokotasunen isladatzen saiatzen gara: ekoizpen integratuan zertifikatuak daude gure mahastiak, zertifikatutako ustiapenetatik ekoiztutako kortxoak, kimikoki ez tratatutak, erabiltzen ditugu; kartoizko embalajeen %15a errekuperatu egiten dugu eta barrikak, era iraunkorrean kudeatutako basoak dituzten upeltegietan erosten ditugu.

2011ko uztarekin proiektu berri bati ekin genion. Erronka, gure mahastietako ekologia aberatsetik abiatuta aroma-banku bat sortzea. Legamietan jarri dugu mira, hauek ezagutu eta gure mahatsak fermentatzeko erabili. Horrela, ekoiztutako ardoak  bere nortasuna eta jatorria indartzea lortu nahi dugu.