Txakolindegian bertan dastatzeko aspaldiko ohitura uztartuz, enoturismo programa garatu dugu. Bixitariak gure mahastiak eta ekoizpen prozesuak ezagutu eta txakolin/uxualak dastatzeko aukera dauka.
BIXITAK.
Bixitak astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara. Igandetan itxita.
4-20 PERTSONARAKO TALDEAK, PERTSONA BAKO TARIFAK (BEZ BARNE).
Lau pertsona baino gutxiagoen taldeen prezioa kontrolatu.
KAIXO. Mahastira, destilategira eta upeltegira bixita + bi ardoren dastaketa (Gorrondona eta Beltza). |
16 € |
DANAK. Mahastira, destilategira eta upeltegira bixita + lau ardoren dastaketa (Gorrondona, Beltza, Apardune eta gure aukerako ardo bat). |
38 € |
BIZI. Mahastira, destilategira eta upeltegira bixita + bi ardoren dastaketa (Gorrondona eta Beltza) bertako produktuen dastaketarekin: kantauriko antxoa gazituak, gazta taula eta tomate entsalada. Aurreikusitako iraupena: 1 h 30 min. |
27 € |
UMAMI. Mahastira, desilategira eta upeltegira + bi ardoren dastajeta (Gorrondona eta Beltza) + menua Baskula jatetxean. Aurreikusitako iraupena: 1 h. Menua: -Ostrak plantxan, oliba-lurra eta txakolin gel. -Eguneko arraina, perretxiko salda eta kombu alga. -Iberiar masailak akonpainamenduarekin denboraldiaren arabera. -Sagar testurak. Ura, ogia eta kafea/infusioa. Doniene edo Beltza botila 1, bi pertsona bakoitzeko. *Jatetxearen erreserben arabera. **Kontsultatu upategiarekin bisita honetarako baldintzak. |
80 € |
BAPO. Mahastira, desilategira eta upeltegira + bi ardoren dastajeta (Gorrondona eta Beltza) + menua Gotzon jatetxean. Aurreikusitako iraupena: 1 h. Menua: -Karramarro gratinatua labean. Parekatzea, Apardune. -Sasoiko barazkiak. Parekatzea, Doniene. -Arraina edo haragia merkatuaren arabera. Parekatzea, XX. -Txokolatezko postrea. Parekatzea, Orujo Doniene Gorrondona aukeran (zuria, belar edo alga). Ura eta ogia. *Jatetxearen erreserben arabera. **Kontsultatu upategiarekin bisita honetarako baldintzak. |
145 € |
BALDINTZA OROKORRAK. Erreserbak idatziz edo telefonoz eskatuko dira bisita egiteko aurreikusitako data baino astebete lehenago gutxienez. Kontsultatu upategiarekin UMAMI eta BAPO bisitak izanez gero. Erreserba irmoak egiteko, beherrazkoa izango da posta elektronikora bixitak@donienegorrondona.com helbidera bisitaren guztizko ordainketaren egiaztagiria bidaltzea, hiru egun lehenago gehienez. Aldaketak bisita baino 24 ordu lehenago onartzen dira eta upategiaren agendaren eta erreserba motaren arabera aplikatuko dira. Epez kanpo ezin izango da aldaketarik egin. Ezeztapena idatziz edo telefonoz eska daiteke, gutxienez 72 orduko abisua emanda. Ezarritako epea igaro ondoren aurkeztu ezean edo baliogXabetzen bada, ez da itzuliko. UMAMI eta BAPO bisitetarako baldintza bereziak kontsultatu. |
Jarri gurekin harremanetan bixitak@donienegorrondona.com helbidera edo deitu 946194795 telefonora.