Doniene Gorrondona Txakolina

Doniene Gorrondona Txakolina Andoni, Egoitz, Itziar eta Julenek osatzen dute.

Familiako tradiziorik eduki gabe murgildu ziren honetan, mahastizaintza Bakion gainbehera zegoen momentu erabakiorrean.

Egun, Doniene Gorrondonak 15 Ha.tako mahasti azalera du, jabetza eta errentan. Mahastiak Bakioko maldetan daude kokatuak, hegoaldera begira. Hainbat sail ezberdinek osatzen dute, lur mota ezberdinekoak eta 0tik 250 metrotararteko altueran landatuak.