Bodega

Garai bateko baserritik abiatuta, gaur egun txakoligintza era profesional batetan birreskuratu dugun bodega gara. Baserriaren lehen erreferentziak 1852koak dira eta jada txakolina egiten zen bertan. Hala ere, pasa den mendeko 70. hamarkadan hasi zen bodega era profesionalago batean. Bizkaiko Jatorri Izendurako bodega aintzindarietako bat gara.