Upeltegia bixitatu

Txakolindegian bertan dastatzeko aspaldiko ohitura uztartuz, enoturismo programa garatu dugu. Bixitariak gure mahastiak eta ekoizpen prozesuak ezagutu eta txakolin/uxualak dastatzeko aukera dauka. Urtean zehar bixita gaitzakezu eta hurbilagotik ezagutu.

Urtean zehar bixita gaitzakezu eta hurbilagotik ezagutu

DONIENE GORRONDONA

Gure bixitak

Zuen zain gaude

Bixitatu Kaixo
16 pertsonako
gutxienez 4 / gehienez 20 pax
Bixitatu mahastia, destilategia eta upeltegia
2 ardoren dastaketa (Gorrondona eta Beltza).
Iraupen estimatua: 1h
Euskara / Gaztelania / Ingelesa
32 € pertsonako (talde txikiagoa)
Bixitatu Bizi
27 pertsonako
gutxienez 4/gehienez 20 pertsona
Bixitatu mahastia, destilategia eta upeltegia
2 ardoren dastaketa (Gorrondona eta Beltza) bertako produktuen dastaketarekin: Kantauriko antxoa gazia, gazta taula eta bertako tomatea.
Iraupen estimatua: 1h 30 min
Euskara / Gaztelania / Ingelesa
48 € pertsonako (talde txikiagoa)
Bixitatu Danak
38 pertsonako
gutxienez 4 / gehienez 20 pax
Bixitatu mahastia, destilategia eta upeltegia
4 ardo dastatzea (Gorrondona, Beltza, Apardune eta gure aukerako ardo bat).
Iraupen estimatua: 1h 15 min
Euskara / Gaztelania / Ingelesa
53 € pertsonako (talde txikiagoa)
Bixitatu Umami
80 pertsonako
gutxienez 4 / gehienez 20 pax
Bixitatu mahastia, destilategia eta upeltegia
2 ardo dastatzea (Gorrondona eta Beltza)
Menua La Baskula jatetxean.
Upeltegian aurreikusitako iraupena: 1h
Euskara / Gaztelania / Ingelesa
95 € pertsonako (talde txikiagoa)

*Jatetxearen erreserba liburuaren baitan.
**Kontsultatu bixita honetarako baldintzak upategiarekin.

MENUA

La Baskula Jatetxea

La Baskula Jatetxea, Macarfi gida gastronomikoan, mediterraneoa eta euskal sukaldaritza uztartzen dituen kontzeptu berria da. Hondartzatik 50 metrora kokatutako lokala. Gure ardoak giro informal eta lasai batean uztartzeko leku aproposa.

MENUA

Gotzon Jatetxea

1968an sortua eta Bakioko hondartzara begira, Sol Repsol saria jaso duen Gotzon Jatetxeak euskal sukaldaritzaren tradizioa errespetatzen du kalitatezko produktuekin eta bertako hornitzaileekin.

Bixitatu Bapo
145 pertsonako
gutxienez 4/gehienez 20 pertsona
Bixitatu mahastia, destilategia eta upeltegia
2 ardo dastatzea (Gorrondona eta Beltza)
Uztartze menua Gotzon jatetxean.
Upeltegian aurreikusitako iraupena: 1h
Euskara / Gaztelania / Ingelesa
155 € pertsonako (talde txikiagoa)

*Jatetxearen erreserba liburuaren baitan.
**Kontsultatu bixita honetarako baldintzak upategiarekin.

DONIENE GORRONDONA

egin zure erreserba

Bixitak 10:00etatik 14:00etara programatu daitezke astelehenetik larunbatera. Igandea itxita.

Bete formularioa zure bixita erreserbatzeko

    Baldintza orokorrak

    • Erreserbak idatziz edo telefonoz eskatu behar dira bixita egiteko aurreikusitako data baino astebete lehenago gutxienez. UMAMI eta BAPO aukeratuz gero upategiarekin kontsultatu.
    • Erreserba irmoak egiteko, beharrezkoa izango da bixitaren guztizko ordainketaren egiaztagiria bidaltzea, hiru egun lehenago gutxienez, bixitak@donienegorrondona.com posta elektronikora. Ordainagiri hori jasotzen ez baduzu, ez da data eta bixita bermatuko.
    • Aldaketak bixita baino 24 ordu lehenago onartzen dira gutxienez eta upategiaren agendaren eta erreserba motaren arabera aplikagarriak izango dira. Epe horretatik kanpo ezin da aldaketarik egin.
    • Ezeztapena idatziz edo telefonoz eska daiteke, gutxienez 72 orduko abisua emanda. Epea igaro ondoren aurkeztu ezean edo bertan behera uzten bada, ez da itzulpenik egingo.
    • Kontsultatu UMAMI eta BAPO bixitetarako baldintza bereziak.

    EZ GALDU EZER

    Izan zaitez gure bisitei eta produktuei buruzko berriak jakiten lehena.

    Ez dugu spam egiten! Irakurri gure Pribatutasun-politika informazio gehiago lortzeko.