Mahastiak eta upeltegia

Doniene Gorrondonak, baserri tradizional bat benetako upategi bikain bihurtzeara ekarri du.

1852. urtea baino lehen altxatutako eraikin enblematiko batean kokatuta, bertan garai bateko txakolinaren ekoizpena egiaztatzen duen dokumentazio fidagarria dago. Hasieran ardoak familiaren kontsumorako ziren arren, dinamika hori aldatu egin zen XX. mendearen erdi aldera.

1994an , Bizkaiko Txakolinaren Jatorrizko Deitura sortzearekin batera, gure lantaldeak mendeetako tradizio hau biziberritzeko ekimena hartu zuen.

Gure lana

Gure lana, mahastizaintza alegia, ekosistemaren osotasunari eta ingurugiroaren jasangarritasunari begira oinarritzen dugu

Sail bakoitza bere berezitasuna kontutan hartuta lantzen dugu: mahastizaintzako lan guztietan, uzta batzeraino. Era berean errendimenduaren kontrolari arreta ipiñiz.

Ondoren, mahasti bakoitzaren ontziratze eta hartzidura banakakoak egiten ditugu, berezko dohainak ondo bideratzeko helburuarekin.

Hainbat lurzoru

Lurzoru askotarikoak ditugu, lursail bakoitzari nortasun aparteko bat emanez.

Gure instalazioetan, lurzoruaren garrantzia azpimarratzen dugu, lurzorua, barietatea eta mikrobiota funtsezko elementu gisa hartuz.

Enologia guretzat lurraren benetakotasuna hobetzera zuzenduta dagoen bidea da. Gutxieneko eskuhartze gisa ulertzen dugu, bere esentzia guztiz adierazteko aukera emanez.